XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LETRA BIDAIARIAK.

a) Azalpena.

Tituluak dioen bezala ariketa honetan letra bidaiariak ditugu, hots, puntu ezberdinetik ateratzen diren letrak bide berezia ibili ondoren, behekaldeko zirkulu batetara heltzen dira, hitz berria sortaraziz.

Ikasleen lana da letra bakoitza nondik nora doan asmatzea, zein ibilbide egiten duen jakitea, azkenean hitz koherentea egin dezaten.

Ikus daitekeenez jokoa da ariketa baino gehiago, baina irakasleak, ikasleek hitza osatzen duten bitartean tankera honetako galderak egin ditzake: A letra goitik behera al doa? eta O letrak nondik igaro behar du, goitik, behetik, ezkerretik...?.

Honela ikasleen artean hain garrantzizkoak diren egoera espazialak landuko genituzke.

Ikasleek ariketa egiten duten bitartean ez baditu galderak egiten, bukatu eta gero, galdera-erantzunak egin ditzake denen artean adberbio hauek menderatu arte.

Gogoan izan denborapasa honen erantzuna astoa dela.